Alaia Santanok irabazi du 'Ez erretzeko arrazoiak' lehiaketa

Ataria 2020ko ekainaren 1a

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteak Tolosaldean osasun arloan lan egiten duten erakundeekin elkarlanean antolatzen du argazki lehiaketa Tabakorik Gabeko Egunaren inguruan.

Ez erretzeko zure arrazoiak argazki lehiaketa jarri du martxan Minbiziaren Aurkako Elkarteak maiatzean zehar eta orain jakinarazi du zein den argazki sariduna. Alaia Santano billabonatarrak sortutakoa da eta Bizitzaz gozatu, ez kontsumitu izenburua darama.

"Irudi irabazlea sinbolismoz beteta dago, eta heriotza tabakoaren ondorio nekagarritzat hartzen du, bizitza ez kontsumitzera bultzatzen du". Lehiaketaren arduradunek argazkiaren kalitate artistikoa eta estetikoa baloratu dute, baita sinboloen bidez adierazi nahi izan den mezua ere.

Santanok, smartwatch erloju bat irabazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!