Ekainaren 8tik Hego Euskal Herri osoan zirkulatzerik egongo dela uste du Madrilek

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko ekainaren 1a

Kutsatze datuen araberakoa izango da erabakia, Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroak esan duenez.

Azken 24 orduetan ez da kutsatu berririk atzeman Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako datuak arratsaldean emango dituzte, baina onak badira, eta astean zehar onak izaten jarraitzen badute, litekeena da datorren astelehenetik aurrera libre izatea Hego Euskal Herriko lurralde guztien artean mugitzea.

Hala adierazi du gaur, Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro Jose Luis Abalosek. Azaldu duenez, konfinamendua arintzeko prozesuko hirugarren fasean dauden erkidegoen artean mugitu ahalko da. Edonola ere, dena datuen eta erkidegoen erabakiaren araberakoa izango dela ohartarazi du. «Erkide bakoitzak zehaztu ahalko du bere barneko mugikortasun maila, eta baita fase berdinean dauden erkidegoen artekoa ere».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!