BABESTUTAKO EDUKIA

Tolosaldeko Lanbide Heziketa: praktikak eta lan mundurako saltoa

Ataria 2020ko ekainaren 5a

Ekainaren 1etik 19ra bitartean Lanbide Heziketako aurrematrikulazioak izango dira eta hori dela eta, aste honetan hiru bideo zabalduko dira.

Bideo hau hirugarrena da, praktikak eta lan mundurako saltoaren ingurukoa. Lehenengoa astelehenean argitaratu zen, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeen eta bertako eskaintzen informazioekin. Eta bigarrena berriz, asteazkenean argitaratu zen, ikasketen esperientzien inguruan.

Eskualdean arlo ezberdinetako Lanbide Heziketako bost ikastetxe eta 25 titulu eskaintzen dira, aukera oso zabalarekin, kalitatezko formazioarekin eta erabat profesionalak. Jarraian informazio guztia:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!