Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroa bihar hasiko da arreta presentziala ematen

Leyre Carrasco 2020ko mai. 31a, 14:40

Hitzordua eskatu beharko da aurrez, eta osasun- eta segurtasun-neurrien protokoloa jarraituz, maskarilaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroak bihar, ekainaren 1ean, berrekingo diote aurrez aurreko arreta zerbitzuari. 9:00etatik 15:00tara bitarteko arreta eskainiko du, baina horretarako beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea. Horretarako bi modutara eskatu daiteke; 943 65 45 01 edo 617 85 46 84 telefonora deituta, edo lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita.

Osasun- eta segurtasun-neurriak jarraituz, hitzordura bakarka joan beharko da. Lehiberri eraikinaren barruan uneoro distantzia mantendu beharko da, eta norbere babeserako maskarila jantzi beharko da. Neurri horiekin eta guztiekin, erabiltzaile eta langileen segurtasuna eta osasuna babestu nahi dira.

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroa, Lanbideren zentro kolaboratzaile eta Kolokazio Agentzia ere bada, eta zenbait kasutarako arreta birtuala ere eskaintzen du; lanerako orientazioa eta informazioa, lan-eskaintzen izen-emateak, eta langile nahiz langabeentzat enplegu programetan parte hartzeko jarraibideak, telefonoz ere egiteko aukera ematen du. Horretarako ere hitzordua eskatu beharko da, aurrez aipatutako telefono zenbakietara deituta edo helbide elektronikora idatzita.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!