Koronabirusa

'Ataria' ere kulturgintzaren etorkizunarekin arduratuta

Ataria 2020ko api. 22a, 09:16

Euskal kulturgintzako hainbat eragilek apirilaren 21ean eta 22an Interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute, eta 'Ataria'-k bere ekarpena egin nahi izan du. Ondorioz, gaur eta bihar ez dugu kultur edukirik zabalduko ataria.eus webgunean. 

Kulturgintzan.eus webgunetik egin dute deia. Kultur sorkuntzan aritzen diren 900 eragilek baino gehiagok. Gaur eta bihar Interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute. Izan ere, pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak sortzaile askoren emanaldiak bertan behera geratzea ekarri du, eta berez egoera prekarioa bizi dutenez, larrialdi egoera areagotu besterik ez dela egin esan dute. Sektorearentzako neurri espezifikoak hartzeko deia egin diete erakunde publikoei. Euskal kulturgintzaren biziraupena bermatu nahi dutela esan dute eta galdera bat zabaldu: "Zer gertatuko litzateke aktorerik, idazlerik, dantzaririk, musikaririk, margolaririk ez balego?". Gogoetarako deia ere egin dute eta kultura ulertzeko modua aldatzeko eskatu diete bai herritarrei eta baita erakundeei ere. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!