Koronabirusa

Haragiari irtenbidea eman nahian

Jon Miranda Labaien 2020ko maiatzaren 30a

Anoetan egoitza duen Carnicas Goya enpresaren bezeroetako gehienek ateak itxita eduki dituzte azken bi hilabeteetan, tartean sagardotegiek. COVID-19aren krisia lehertu zenean dagoeneko banatutako haragia berriro jaso eta egindako eskarietatik jasotakoak batu zitzaizkien. Kilo asko. «Haragi horri guztiari irtenbidea ematea izan da gure lehentasuna», aipatu dute Goyako arduradunek.

«Webgunearen bitartez eskaera asko jasotzen ditugu Espainiako puntu ezberdinetatik. Hemen inguruko jendeak nahiago du, ordea, salmenta puntura etorri, baina mugikortasuna ere mugatuta egon denez, bide berriak asmatu ditugu». Pilatutako haragiari irtenbidea emateko, prezio merkeagoan, eskaintza bereziak zabaldu dituzte, besteak beste, WhatsApp mezuen bitartez, eta arrakasta handia izan dute. Goyako langileak beraiek arduratu dira banaketa egiteaz Gipuzkoan zehar.

«Gure galdera da orain salmenta modu hau geratzeko etorri ote den», aipatu dute. Printzipioz, webgunea berritzeko lanari ekin diote epe motzera, eta bien bitartean, sagardotegiak eta, oro har, ostalaritzako bezeroak pixkanaka lanean hasteko esperantzari heltzen diote.

Erlazionatuak

Loratuko da sagardogintza

Jon Miranda Labaien 2020 mai 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!