Tolosaldeko Arraun Klubeko zozketaren hiru zenbaki saridunen jaberen berri oraindik ez dutela azaldu dute. Apirilaren 17an egin zuten zozketa, eta ondorengo hiru zenbaki hauen jabeak falta dira agertzeko: 3494, 9757 eta 3447. Txartelak aurkezteko epea ekainaren 19a dela azaldu dute klubetik. Zenbaki saridunak dituztenek 688 82 75 16 zenbakira deituz edo taktolosa@gmail.com helbidera idatziz jarri daitezke harremanetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?