Design Thinking metodologiaz gehiago ikasteko aukera

Ataria 2020ko maiatzaren 28a

Lehiberrik Tolosaldeko enpresei eskaintzen dien doako kudeaketa eskolaren barruan, online formazioen bigarren saioa egingo dute, ekainaren 4an eta 5ean, 09:00etan hasita. Lanketa praktiko baten bidez, Design Thinking metodologia ikasi eta ideiak sortzeko tresna landuko da bi orduko bi saiotan, Let´s Go! Team elkarteko Cayetana Arrirekin. Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatziz edo 943 65 45 01 zenbakira deituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!