2020/05/30 12:00
Abestiaren doinua Xabi Zubeldia irakasleak egin du eta hitzei dagokienez, Amaia Agirre Amasa-Villabonako bertsolariak jarri dizkio hitzak abestiari. Abestia herritarrei aurkeztuko asmoa agertu dute ikastolako ordezkariek, 12:00etatik aurrera. Amasa-Villabonan eta Zizurkilen barrena ibiliko da Pauxa autoz abestia plazaratzen, herritar guztiek abestiaz gozatzeko aukera izan dezaten, baina, beti ere, segurtasun neurriak errespetatuz eta autoaren inguruan jenderik pilatu gabe.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?