Haurrak ez dira irailera bitarte itzuliko haur eskoletara

Ataria 2020ko maiatzaren 25a

Atariari hainbat gurasok azaldu diotenez, mezu hori jasotzen ari dira haur eskoletatik. "Haurreskolak Partzuergoak jakinarazi digu berria, eta hauei, Hezkuntza Sailetik esan omen die".

0-3 urteko haurrak irailera arte ez dira itzuliko haur eskoletara. COVID-19aren ondorioz, martxoaren 13tik etxean daude haurrak. Gaur partzuergotik gurasoei jakinarazi dienez, irailera bitarte ez dira itzuliko eskoletara: "Haurrak 2019-2020 ikasturtean haur eskoletara itzultzeari dagokionez, jakinarazten dizuegu Hezkuntza Sailak ez duela aurreikusten haurrak irailera arte itzultzea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!