Koronabirusa

Mendiko kirolak, zer egin daitekeen eta gomendioak

Ataria 2020ko maiatzaren 25a

Euskal Mendizale Federazioak Konfinamenduaren osteko mendiko kiroletarako deseskalda - 2. Fasea dokumentua plaratu du, kirol federatu ez profesionalei zuzendua.

Kirol federatu ez profesionala:

  • Noiz: Maiatzaren 25etik aurrera.
  • Jarduerak: Ibiltzea, korrika egitea, boulderra, eskalada eta BTTa egongo dira baimenduta. 
  • Denbora: EZ DAGO MUGARIK ORDUTEGIAN, baina, 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Federatu txartela eramatea gomendatzen da.
  • Non: Natura inguruneak, parkeak.
  • Distantziak: Lurralde historikoa eta ondoko udalerriak.
  • Mugitu: Oinez, bizikletaz, motordun ibilgailuan edo garraio publikoan.
  • Nola: Banaka edo 4 metro baino gehiagoko distantzia errespetatuz (EMFren distantzia gomendatua).

Gogoratu higiene eta distantzia fisikoko neurriak:
• Eskuak maiz garbitu.
• Espazio itxietan maskara erabili edota 2 metro baino gehiagoko distantzia fisikoa mantendu.

Osasun alarmari buruzko irizpideak ertzaintzan eta udaltzaingoetan 09 Berrikusketa (25/05/2020):
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid19/eu_def/adjuntos/2020-05-25_CRITERIOS_REV.09-eu.pdf

12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid19/eu_def/adjuntos/BOPV-fase2-eu.pdf

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!