Alkiza, Aduna eta Larraulen aurten ez da udaleku irekirik izango

Ataria 2020ko maiatzaren 20a

Hiru herrietako udalek jakinarazi dutenez, Aiztondoko Ludoteka eta Udalekuak aurrera eramateko "osasun baldintza guztiak bermatzea" ezinezkoa egiten zaie.

Covid-19a dela eta azken egunetan jaso dituzten osasun irizpideak kontuan hartuta, eta EUDELen aholkuak jarraituz, Aduna, Alkiza eta Larraulgo udalek ludoteka eta udalekuak ez egitea erabaki dute "tamalez". Aurrera begira, ondorengoa azaldu dute: "Aurrerantzean, egoerak aldaketarik izango balu eta irizpideak bermatzea ahalbidetuko baligu, aztertuko genuke zer egin. Edozein kasutan ere, argi utzi nahi dugu hiru udalon lehentasuna herrietako umeen eta begiraleen osasuna dela".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!