Negoziaketarako 10 "oinarrizko elementuak" ondorengoak dira Eusko Jaurlaritzarentzat (EAJ-PSE-EE):
- Gune itxi guztietan eta 2 metroko distantzia gorde ezin den lekuetan maskarak erabiltzeko gomendatzea. (Merkataritza-guneak, dendak,…)
- Kultura eta aisialdi-jarduerak:
- Espazio itxietan, edukiera % 50ekoa izango da: museoak, kultur etxeak, antzokiak, zinemak, etab.
- Espazio irekietan, 500 lagunentzako edukiera izango da gehienez ere; publikoa eserita egongo da, eta distantziak zein gainerako segurtasun-neurriak bermatuko dira.
- Kultura jarduerak ekainaren 1etik aurrera hasiko dira programatzen.
- Ostalaritzan eta jatetxeetan % 50eko edukiera barrualdean, eta terrazetan mahaien edo mahi multzoen artean 2 metroko distantzia bermatzea. Zerbitzua, beti, eserita.
- Denda eta merkataritza-gunetan % 50eko edukiera, maskara erabiltzea gomendatuz.
- Turismoa: Turismo aktiboa eta natura-turismoa (mendi-ibiliak), enpresa bitartekari bat erabiltzeko obligaziorik gabe zabaltzea.
- Etxebizitza pribatutan eta espazio pribatutan bilerak egiteko azalpenak. (Erderazko prentsa oharrean honela agertzen da: Aclaración de las reuniones en viviendas privadas y espacios privados).
- Hezkuntza, maiatzaren 25etik aurrera hezkuntza-jarduera presentziala hastea:
- DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako, eta Lanbide Heziketako gradu guztietako 1. eta 2. mailetako ikasleen hezkuntza-jarduera presentziala.
- Egoitzak: Zentro soziosanitariotan bizi diren pertsonak bisitatzen uztea. Pertsona eta egun bakoitzeko bisita bat, gutxienez, bermatzeko gomendatzea, baina egoera baloratuz, eta pertsona bakoitzaren beharrak eta zentroko egoiliar guztien segurtasuna lehenetsiz.
- Azoka-esparruak eta antzekoak: urruntze sozialeko neurriak errespetatuz sartzeko probak eta azterketak egiteko zabaltzea.
- Hezkuntza pribatua, adibidez, Euskaltegiak, hizkuntza-eskolak, antzeko beste formakuntza batzuk. Ikastegietako ikasgelatan edukiera mugatuarekin, urruntze sozialeko neurriekin eta higiene-neurriekin jarduerara itzultzeko aukera.
Euskara-mailak frogatzeko azterketak egitea (HABE).
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak erantzunkizun indibiduala eskatu dute, "orain arte egindako lana ez galtzeko".