Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruizi elkartasuna adierazi diote Tolosaldeko AAM-tik

Ataria 2020ko maiatzaren 14a

Euskal preso politikoa Murtzia II espetxean dago. Gaur, lau egun beteko dira gose eta egarri grebari hasiera eman zionetik.

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasun mezua zabaldu nahi izan dio Ruizi eta bere ingurukoei: "Tolosaldeatik, besarkada iraultzaile bat Patxi eta senideentzat. Baita borrokan ari diren beste preso politikoei ere. Kaleak astindu behar ditugu. Animo eta Jo Ta Ke!". 

Preso politikoa aurrera eramaten ari den borrokaren inguruko informazio guztia lotura honetan dagoela azaldu dute: https://www.amnistiaaskatasuna.com/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!