Tolosaldeko Ataria Osasun sailarekin jarri da harremanetan datu falta horren inguruan galdetzeko: "Gaur horrela bidali dituzte datuak. Horrek ez du esan nahi bihar berriro herrien zerrenda agertuko denik edo ez. Ez dakit. Gaur horrela bidali dute behintzat".
Atzoko datuen arabera, eskualdean 246 positibo zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Asuncion Klinikan, aldiz, ez zegoen gaixorik.