Koronabirusa

Positibo bat gutxiago eskualdean

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

Eusko Jaurlaritzak gaur eman dituen datuetan Anoetako herrian 13 positibo egon direla azaltzen da. Orain arte, 14 zenbatzen zituzten.

Positibo berririk gabe jarraitzen du eskualdeak bigarren egunez. Kasu honetan, gainera, bat gutxiago zenbatu dute Eusko Jaurlaritzatik. Horrek ez du esan nahi sendatutako herritar bat denik, izan ere, herrietako sendatuen kopurua ez dute ematen datu horietan. Ondorioz, orain arte, eskualdean 246 herritar kontatu dituzte Covid-19arekin.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez. 

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 125
  • Amasa-Villabona 33
  • Ibarra 24
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!