Maiatza Borrokan molde berriz, sahararrei elkartasuna adierazteko

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 13a, 10:11

Tolosaldea Sahararekin elkarteak urte sasoi honetan antolatzen dituen ekitaldiak bertan behera geratu dira; modu digitalean gogoratuko dituzte.

Azken urte luzeetan Tolosaldea Sahararekin elkarteak Maiatza Borrokan ekitaldi sortu antolatu izan du maiatzeko egunetan. Aurten, jakina den moduan, ezingo da kalean eta publikoki ospatu, baina Sahara eta sahararrak, bai Mendebaldeko Saharan okupatutakoak eta baita errefuxiatu kanpalekuetan bizi direnak ere, gogoan izango dituzte. Modu digitalean ospatzea erabaki dute Maiatza Borrokan.

1973ko maiatzaren 10ean Frente Polisario erakundea sortu zen, saharar herriaren indar politiko eta militar gisara, garai hartako espainiar kolonialismoaren aurka borrokatzeko; Mendebaldeko Sahararen legezko eta justiziazko askatasuna eta independentzia helburu hartuta. Urtemuga gogoan, sare sozialak baliatu dituzte. Horretarako, web orria, eta Twitter eta Instagram kontuak estreinatu dituzte. Datozen egunetarako ekimen sorta deitu dute sare sozialei begira.

MAIATZA BORROKAN, SARE SOZIALETAN

Gaur. Skeikima, dokumentala.

Maiatzak 14. Elkarretaratze digitala egiteko, elkartasun argazkiak.

Maiatzak 15. Garrasia saharatik, dokumentala.

Maiatzak 16. Hassanna Aaliaren, elkarrizketa.

Maiatzak 17. Bizi poza- Oporrak Bakean ipuina.

Maiatzak 18. Sukeina 4400 días de noche, dokumentala.

Maiatzak 19. Amaidan salah la Marathon de un pueblo, dokumentala.

Txema eta Unai Garciak egina.

Maiatzak 20. Elkarretaratze digitala: Maroko Mendebaldeko Saharatik, at. Maroko hiltzaile Espainia laguntzaile lelopean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!