Koronabirusa

Espainiako Gobernuak alarma egoera beste hilabetez luzatu nahi du

Ataria 2020ko maiatzaren 12a

Maiatzaren 24an amaitzen da azken luzapena. Espainiako kongresuko talde guztiekin hitz egiten ari da Pedro Sanchez luzapena lortzeko. Luzapen berria, autonomia elkargoaei botere gehiago emateko izango litzatekeela azaldu dute gobernuko iturriek.

Maiatzaren 24an amaitzen da Espainiako Gobernuak (PSOE-PODEMOS) eta Ciudadanos, EAJ, Más País, Coalición Canaria, Nueva Canarias, Compromís, PRC eta Teruel Existek ezarritako alarma egoera. Espainiako Gobernuak, ordea, bi aste baina gehiago nahi ditu egoera horretan, faseen fasea amaitzeko: hilabete. Horregatik, Carmen Calvo presidente ordeetako bat, Espainiako Kongresuko alderdiekin jarri da harremanetan, VOX-ekin izan ezik. Helburua: alarma egoeraren luzapena luzatzea eta orain artekoan aldaketak egitea. Horien artean, autonomia elkargoeI botere gehiago ematea egongo litzateke, Espainiako komunikabideek zabaldu dutenaren arabera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!