Koronabirusa

Positibo berririk ez Tolosaldean

Ataria 2020ko maiatzaren 12a

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Azken hiru egunetako igoerei amaiera eman zaie datu horien arabera.

Larunbatean, igandean eta astelehenean 14 kasu berri iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. Gaur emandako datuen arabera, ez da positibo berririk aurkitu. Ondorioz, orain arte, eskualdean 247 herritar zenbatu dituzte Covid-19arekin.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez. 

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 125
  • Amasa-Villabona 33
  • Ibarra 24
  • Irura 17
  • Anoeta 14
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!