Koronabirusa

Bi positibo berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan

Ataria 2020ko maiatzaren 11

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, Tolosan eta Villabonan atzeman dituzte kasu berriak.

Azken hiru egunetan, 14 kasu berri egon dira Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Orain arte, zenbaketak hasi zituztenetik, eskualdean 247 herritar zenbatu dituzte Covid-19arekin.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez. 

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 125
  • Amasa-Villabona 33
  • Ibarra 24
  • Irura 17
  • Anoeta 14
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!