Koronabirusa

Aspaldiko igoerarik handiena izan da Tolosaldean, zortzi kutsatu berri

Ataria 2020ko maiatzaren 9a

Sei pertsona gehiago kutsatu dira COVID-19arekin Tolosan eta bana Amasa-Villabona eta Ibarran. 241 dira kutsatutakoak eskualdean.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan 8 positibo berri zenbatu dira. Sei pertsona gehiago kutsatu dira gaitzarekin Tolosan eta beste bi Amasa-Villabonan eta Ibarran. Hortaz, orain arte eskualdean 241 herritar kutsatu dira COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez. 

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 122
  • Amasa-Villabona 31
  • Ibarra 24
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!