Koronabirusa

Traste zaharren bilketa eta Garbiguneak astelehenetik aurrera martxan izango dira

Ataria 2020ko maiatzaren 9a

Orain arte Garbiguneak gremio profesional eta udaletako zerbitzuek bakarrik erabili ahal izan dituzte; Maiatzaren 11tik aurrera, erabiltzaile guztientzat irekita egongo dira, Tolosakoa eta Andoaingoa.

TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA

Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak.

Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943 67 62 16 telefonoan edo web orriaren bitartez.

GARBIGUNEAK

Maiatzaren 11tik aurrera ere Garbiguneak irekita egongo dira erabiltzaile guztientzat; gremio profesional eta udaletako zerbitzuaz gain, partikularrek ere erabili ahal izango dituzte, ohiko ordutegian:

  • Andoaingo Garbigunea:
    • astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 eta 16:00-19:00 bitartean.
    • larunbatetan, 9:00-13:30
  • Tolosako Garbigunea:
    • astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean.
    • larunbatetan, 9:00-13:30

Instalazio hauetan, hainbat motako hondakinak jasotzen dira: altzariak, egurrak, burnikiak, obra hondakinak, lorategi-kimaketa hondakinak eta etxeko hondakin arriskutsuak, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!