Koronabirusa

Bueltan da bolada ona: positibo kasu berririk ez da zenbatu

Ataria 2020ko maiatzaren 8a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 233 herritar dira COVID-19arekin kutsatu direnak. Atzo Tolosan zenbatutako positibo kasua kendu egin dute zerrendatik, eta positibo kasu berririk zenbatu ez denez, atzo baino bat gutxiago dira orotara.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan ez da positibo kasu berririk zenbatu. Gainera, atzo Tolosan zenbatu zuten kasua kendu egin dute atzera. Hortaz, orain arte 233 herritar kutsatu dira COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez. Zaldibarko Opsitalearekin batera, koronabirusaz kutsatutako gaixorik ez duen osasun zentro bakarra da Asuncion.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 116
  • Amasa-Villabona 30
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!