San Isidro eguneko festek ere kale egingo dute

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 7a, 12:57

Maiatzaren 15a da San Isidro eguna, edota baserritar guztien eguna. Ostiralez egokitu da aurten, baina koronabirusaren gaitzak harrapatu du, eta ez dira festa egunak edota mahai bueltako bazkari eta afariak egingo.

Gero eta baserritar gutxiago den garai hauetan, herri batzuetan baino ez da ospatu izan San Isidro eguna, baina Tolosaldean, ohiturari oraindik sendo eusten diote Amasan, Asteasun, Alkizan edota Zizurkilen. Egun osoko festak antolatzen dituzte eta batzuetan egun bat baino gehiagotan ospatu izan dute San Isidro. Aurten, ordea, Covid-19ak, momentuz behintzat ez du festarako aukerarik emango.

Baliarrain, Bidania-Goiatz, Abaltzisketa, Altzo edota Orendaingo baserritarrek ere urteroko hitzordua izan ohi dute eta une batez baserriko lanak utzi eta elkarrekin egin izan dute otordu ederra. Baina aurten, festa eguna alde batera utzita, natura eta animaliak euren eguneroko bizitza egiten jarraituko dute. Ez dute eraginik izan, eta baserritar ia guztiak belarrak moztu eta jasotzen ari dira neguan ere jatekoa izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!