Koronabirusa

Bi positibo berri Tolosaldean

Ataria 2020ko maiatzaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, azken egunetako joerarekin amaitu da. Tolosan eta Villabonan zenbatu dituzte positibo berriak.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan bi positibo berri egon dira, Tolosan bata eta Villabonan bestea. Hortaz, orain arte 234 herritar kutsatu dira COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 117
  • Amasa-Villabona 30
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!