Onekak Angeluko erailketa salatu du

Ataria 2020ko maiatzaren 7a

89 urteko gizonezko batek 83 urteko emaztea hil zuen atzo, Angelun. Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak erailketa  salatu du, eta esan du "sistema patrialkalaren ondorio" dela, "zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaituen".

Onekak Angelun izandako azken erailketa matxista salatu du. Gehitu du "emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufritzeko goi mailako arrisku faktorea" bihurtzen  dela eta gehienetan indarkeria hori "ikusezin eta iraunkorragoa" dela.

Gertaera konfinamendu egoeran eman izana nabarmendu du ere: "Etxean konfinaturik egon beharrak, emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaitu, izan ere, itxialdi honek emakume asko bere erasotzailearekin igarotzera behartzen du".

"Onekatik genero indarkeriaren aurka borrokatzen dugu eta borrokatuko dugu egunero, Angelun gertatutako ekintza tragikoak berriro inon gerta ez daitezen", gaineratu du plataformak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!