Koronabirusa

Orain arteko boladarik onena, hiru egun positibo berririk gabe

Ataria 2020ko maiatzaren 6a

Bi eguneko boladak izan dira, eta oraingoan, langa hori gainditzea lortu da, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 72 orduetan ez dute positiborik zenbatu eskualdean. Hortaz, orain arte 232 herritar kutsatu dira COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 116
  • Amasa-Villabona 29
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!