Liburutegi zerbitzua eskaintzen ari dira Berrobin eta Bidania-Goiatzen

Ataria 2020ko maiatzaren 4a

Liburutegian bertan dauden liburu eta bestelakoak mailegatzeko aukera izango da; eta dokumentuak inprimatzeko aukera ere zabaldu dute.

Berrobi eta Bidania-Goiazko udal liburutegiek, egoera honetara egoitzeko asmoz, liburutegiko zerbitzua martxan jarri dute, horrela, Begoña Olamusu bi liburutegietako arduradunak esan duenez, "liburutegiak herritarren liburu eskaria aseko du ahal den neurrian". Liburu edo bestelakoen eskaintza liburutegian dagoenera mugatuko dute, liburutegi arteko mailegu zerbitzua etenda dagoelako.

Bestalde, inprimatzeko zerbitzua ere eskatzeko aukera izango da. Eskari guztiak honako helbidera bidali behar dituzte berrobitarrek: liburutegia@hotmail.com; bidaniarrek aldiz bidaniagoiatzliburutegia@hotmail.com helbidera. Olamusu bera jarriko da eskatzailearekin harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!