Koronabirusa

Beste positibo bat zenbatu dute

Ataria 2020ko maiatzaren 3a

Amasa-Villabonan beste kutsatu bat izan dela jakinarazi du Osasun Sailak bere txostenean. Herri horretan orain arte 29 positibo zenbatu dituzte COVID-19arekin.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan positibo bakar bat zenbatu dute eskualdean, Amasa-Villabonan. Hortaz, orain arte 232 herritar kutsatu dira COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion Klinikan gaixorik ospitaleratu gabe jarraitzen dute, Osasun Sailetik esan dutenez.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 116
  • Amasa-Villabona 29
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Alegia 4
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Hernialde 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!