Koronabirusa

Paseatzen, kirola egiten eta historiak kontatzen

Asier Imaz 2020ko maiatzaren 2a

Kirola egitera edo paseatzer 5 1588436255721
None
Kirola egitera edo paseatzer 2 1588436252848
Kirola egitera edo paseatzer 3 1588436253754
Kirola egitera edo paseatzer 4 1588436254655
Kirola egitera edo paseatzer 1 1588436251703
Kirola egitera edo paseatzer 6 1588436256627
Kirola egitera edo paseatzer 7 1588436257595
Kirola egitera edo paseatzer 8 1588436258611
Kirola egitera edo paseatzer 9 1588436259628
Kirola egitera edo paseatzer 10 1588436260630
Kirola egitera edo paseatzer 11 1588436261537
Kirola egitera edo paseatzer 12 1588436262503
Kirola egitera edo paseatzer 13 1588436263405
Kirola egitera edo paseatzer 14 1588436264361
Kirola egitera edo paseatzer 15 1588436265305
Kirola egitera edo paseatzer 16 1588436266576
Kirola egitera edo paseatzer 17 1588436267593
Kirola egitera edo paseatzer 18 1588436268507
Kirola egitera edo paseatzer 19 1588436269466
Kirola egitera edo paseatzer 20 1588436270424
Kirola egitera edo paseatzer 21 1588436271317
Kirola egitera edo paseatzer 22 1588436272226
None
Kirola egitera edo paseatzer 23 1588436273332
Kirola egitera edo paseatzer 24 1588436274663
Kirola egitera edo paseatzer 25 1588436275771
Kirola egitera edo paseatzer 26 1588436276719
Kirola egitera edo paseatzer 27 1588436278305
Kirola egitera edo paseatzer 28 1588436279428
Kirola egitera edo paseatzer 29 1588436280722
Kirola egitera edo paseatzer 30 1588436282078
Kirola egitera edo paseatzer 31 1588436283052
Kirola egitera edo paseatzer 32 1588436283902
Kirola egitera edo paseatzer 33 1588436284877
Kirola egitera edo paseatzer 34 1588436285807
Kirola egitera edo paseatzer 35 1588436286716
Kirola egitera edo paseatzer 36 1588436287646
Kirola egitera edo paseatzer 37 1588436288575
Kirola egitera edo paseatzer 38 1588436289487
Kirola egitera edo paseatzer 39 1588436290360

Espainiako Gobernuaren irizpideak jarraituz, herritarrak kalera irten dira gaur. Goizean, herri gune nagusietan jendetza irten da. Arratsaldea lasaiagoa izan da.

Hamaika kontu esateko zituzten gaur eskualdeko herritarrek. "Martxoan operatu ninduten. Bi hilabete egon naiz etxean, eta gaur atera naiz lehen aldiz" zioen Anoetan amona batek gustura paseatzen ari zen bitartean.

Amezketan familia bat ohi baina distantzia luzeagoa egiten ari zen, "batez ere, etxetik ateratzeagatik". Abaltzisketa bidean bizikletarekin zihoan beste bat, "hemendik aurrera lanera ere bizikletaz joango nauk, erabakia hartua diat". Urte Zahar gaueko desio horien itsura zuen esan horrek, baina gertutik jarraitzekoa izango da betetzen duen edo ez.

Altzo inguruetan ere paseoan eta kirola egiten ibili dira herritarrak. Lizartzan, alkatea lanean herriko iturrietan seinaleak jartzen. Berrobin alaba etxetik ateratzea kosta zaion ama: "Hauek jana eta Interneta izanez gero...". 40 egun hauetan ikasi ez badute... Kirola egiten zebilenik ere bazen, "ufa, uste dut gehiegi jan dudala egun hauetan".

85 urterekin itzulitxoa egitera joan den amonak, "multa ez didazu jarriko, ezta?" esan ondoren, argazkirik ez duela ateratzerik nahi esan du: "Beti begiak itxita ateratzen naiz". Atzetik ateratzeko arazorik ez, ezta? "Ez, ez. Ipurdia ez! 20 urte banitu, orduan bai, baina orain hori ere galdua dugu. Gizonak beti esaten zidan ezkonduberritan, ea noiz utzi behar nion nire ipurdiari begiratzeari. Eta egia zen, egun osoa horretan pasatzen nuen".

Ibarran herriaren mugak ikusi dituenik izan da, eta gustura gainera: "Balkoiaren mugak ezagutzen jada nazkatuta geunden". Alkizan distantzia mantenduz txukun jarri dira argazkirako. Kamara ikusten dutenean, gainera, "zein polita naizen erakusteko" ez dute arazorik. Sorarrainen bideoen efektoa izango da, ziurrenik.

Asteasu inguruetan, jendea paseoan industrigunearen inguruko bide gorritik. Eta Zizurkilen, bi agure maskara eta guzti: "Guri kirola egiten ez atera, paseoarekin nahikoa dugu".

Esan bezala, gaurkoan herritarrak paseoan, kirola egiten eta mila historia eta istorio kontatzeko gogoz.  

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!