Koronabirusa

Hiru positibo berri Osasun sailaren arabera

Ataria 2020ko maiatzaren 2a

Tolosan bi kasu gehiago zenbatu dituela esan du Eusko Jaurlaritzak, hirugarrena, Alegian kokatu dute.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Osasun sailak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan hiru positibo berri zenbatu dituzte eskualdean: Tolosan bi eta Alegian bat. Hortaz, 231 herritar kutsatu dira orain arte COVID-19arekin, datu horien arabera.

Asuncion Klinikan, berriz, ez dago gaixorik ospitaleratuta, Osasun Sailetik esan dutenez.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 116
  • Amasa-Villabona 28
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Alegia 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 2
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!