Maiatzaren lehena 2020

Maiatzaren Lehena etxetik, kotxetik, kaletik eta sare sozialetatik

Ataria 2020ko maiatzaren 1a

Tolosaldean ere aldarrikapen eguna izan da gaurkoa. Langileek, konfinamendu egoeratik edo egoera gaindituz euren mezuak zabaldu dituzte.

LAB sindikatuak deituta eskualdean kotxe karabana ibili da gaur. ELAk, jendeak bidalitako argazkiekin bilduma zabala egin du. Ez dira, ordea, Maiatzaren Lehenean aldarria kaleratu duten eragile bakarrak izan. Tolosaldeko Gazte Fronteak, adibidez, ondorengo mezua zabaldu du sare sozialetatik: "Etengabeko burgesiaren ofentsiba eta dominazio sistema honi aurre egiteko, askatasun politikoak eskuratu, babestu eta uneoro horien eremua handitzen joan behar dugu. Langileon antolakuntzak soilik salba gaitzakelako burgesiaren atzaparretatik! Gora langileon borroka!". Mezu hori, kaleetan ere ikusi da, hainbat pankartekin esnatu baita Maiatzaren Lehena eskualdean.

Sindikatuei dagokienez, idazkari nagusiek hitz egin dute LAB eta ELAren kasuan.

Garbiñe Aranburu, LAB-eko idazkari nagusia:

Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusiaren hitzak berria.eus-ek bildu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!