Koronabirusa

Positiboak ez dira amaitu, hiru gehiago eskualdean

Ataria 2020ko apirilaren 29a

Lehendik ere kopuru gehien zituzten hiru herrietan zenbatu ditu positiboak Eusko Jaurlaritzak.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan hiru positibo berri egon eskualdean: Tolosan, Amasa-Villlabonan eta Ibarran. Hortaz, 225 herritar kutsatu dira orain arte COVID-19arekin.

Asuncion Klinikan, berriz, 4 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, herenegun baino bi gutxiago. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Altak, beraz, bi izan dira.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 112
  • Amasa-Villabona 28
  • Ibarra 23
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Alegia 3
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!