Koronabirusa

Hiru egun jarraian positibo berririk gabe; azken bost egunetan, bi

Tolosaldeko Ataria

Eusko Jaurlaritzaren datuetan arabera egon den aldaketa bakarra Asuncion Klinikako datuetan egon da, herenegun baino gaxio bat gehiago zegoen atzo.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan ez da positibo berririk egon eskualdean. Hortaz, 222 herritar kutsatu dira orain arte COVID-19arekin.

Asuncion Klinikan, berriz, 6 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, herenegun baino bat gehiago. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 111
  • Amasa-Villabona 27
  • Ibarra 22
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Alegia 3
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!