Koronabirusa

Azken 24 orduetan ez du kutsatu berririk zenbatu Osasun sailak

Ataria 2020ko apirilaren 27a

Eskualdean 222 herritarrek eman dute positibo Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan ez da positibo berririk egon eskualdean. Hortaz, 222 herritar kutsatu dira orain arte COVID-19arekin, eta Tolosa da positibo kopuru altuena duen Tolosaldeko herria: %50a. Eskualdean dagoen kutsatu kopurua, berriz, Gipuzkoa osokoaren %1,54 da.

Asuncion Klinikan, berriz, 5 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo bezala. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 111
  • Amasa-Villabona 27
  • Ibarra 22
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Alegia 3
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!