Koronabirusa

Barealdiaren ondoren bi positibo kasu gehiago

Ataria 2020ko apirilaren 26a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, 222 COVID-19 kasu antzeman dira orain arte, eskualdean, atzo baino bi gehiago. Kasu horiek Alegian eta Ibarran izan dira.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu, eguerdian, Eusko Jaurlaritzak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan bi positibo kasu gehiago antzeman dira eskualdean; bata Ibarran eta bestea Alegian. Hortaz, 222 herritar kutsatu dira orain arte, eta Tolosa da positibo kopuru altuena duen Tolosaldeko herria: %50a baino gehiago.

Asuncion Klinikan, berriz, 5 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo bezala. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 111
  • Amasa-Villabona 27
  • Ibarra 22
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Alegia 3
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!