Koronabirusa

Larunbatetik jarduera fisikoa egin ahal izango da

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2020ko api. 26a, 08:00

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du epidemiaren bilakaerak esango duela konfinamendua «arintzeko» neurri hori hartzea posible izango den. Sanchezek asteartean aurkeztuko du konfinamendua leuntzen joateko plan bat, baina iragarri du prozesu hori «mailakatua» izango dela.

Espainiako Gobernuak konfinamendua «arintzeko» lehen pausoa emango du gaur, 14 urtetik beherako haurrei kalera irteteko baimena emanda. Ordubetez atera ahalko dute kalera, kilometro bateko eremuan eta heldu bakarrarekin. Irteera horiek COVID-19a hedatzen ez badute eta ezarritako arauen arabera egiten badira, bigarren pauso bat emateko prest dago Espainiako Gobernua, eta maiatzaren 2tik aurrera onartu lezake jarduera fisikoa egitera edo paseoak ematera ateratzea.

Hala, kalean ariketa fisikoa egiteko modua izango lukete Hegoaldeko herritarrek. Ipar Euskal Herrikoek ez dute muga hori izan konfinamenduaren hasieratik.

Hori iragarri du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, 20:15ean eginiko agerraldi batean. «Eboluzioak positiboan jarraitzen badu» ahalbidetuko dute jarduera fisikoa egitera irtetea, bakarka, eta paseoak ematea, etxebizitako kideekin. Momentuz ez du horri buruzko beste xehetasunik eman, eta, neurri horri adin mugarik jarriko dioten galdetuta, osasun arloko adituek unean-unean ematen dizkioten irizpideen esku utzi ditu datozen egunetako erabakiak.

Sanchezek azaldu du koronabirusa garaitzeko modu bakarra txerto bat topatzea izango dela, baina horretarako hilabeteak beharko direla. «Baina garaipen partzialak lor daitezke; duela sei aste, konfinamendu oso gogor batean sartu ginen; herritar bakoitzak beste hiru kutsatzen zituen. Orain, kutsatze maila %1,5ekoa da».

Irakurri albiste osoa berria.eus atarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!