Koronabirusa

Azken orduetan bi lagunek jaso dute alta Iurreamendin

Ataria 2020ko apirilaren 25a

Jada 189 dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan Covid-19a gainditu duten pertsonak. Bestalde, 153 pertsona hil dira, probintzian izan diren hildakoen bi heren.

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako eguneroko balantzean, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, azken orduetan, 23 lagunek gehiagok gainditu dutela Covid-19a, lau zendu direla eta seik eman dutela positibo. Beraz, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentrotan, 189 lagun sendatu dira, 153 heriotza eman dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.

Azken orduetan 10 lagunek jaso dute alta Eibarko San Andres egoitzan, bostek Arrasateko Iturbiden, bik Tolosako Iurreamendin, beste bik Zarauzko Santa Anan eta batek Caser Residencial Betharramen. Aldiz, GSR Aretxabaleta egoitzan, Donostiako La Pazen, Eibarko Egogainen eta Ordiziako San Josen izan dira azken heriotzak.

Mendozak adierazi du suhiltzaileek egiten dituzten desinfekzioek aurrera jarraitzen dutela. Desinfekzio horiek lau egunetik behin egiten dira eta osatuta daude DYAko boluntarioen lanarekin eta logeletan talde espezializatuen bidez egiten diren desinfekzioekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!