Koronabirusa

Positiborik ez azken orduetan

Ataria 2020ko apirilaren 25a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, 220 COVID-19 kasu antzeman dira orain arte, eskualdean. Gainera, Asuncion Klinikan, atzo baino lau gaixo gutxiago daude.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuak kaleratu ditu, eguerdian, Eusko Jaurlaritzak. Bertan adierazten duenaren arabera, azken 24 orduetan ez da positibo bakar bat ere antzeman eskualdean. Hortaz, 220 herritar kutsatu dira orain arte, eta Tolosa da positibo kopuru altuena duen Tolosaldeko herria: %50a baino gehiago.

Asuncion Klinikan, berriz, 5 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino lau gutxiago. Azken 24 orduetan, gainera, hiruk jaso dute alta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 111
  • Amasa-Villabona 27
  • Ibarra 21
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!