Koronabirusa

Positibo kasu berri bat eskualdean

Ataria 2020ko apirilaren 23a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, COVID-19 kasu berri bat aurkitu dute eskualdean, hain zuzen ere, Amasa-Villabonan.

Tolosaldean 216 positibo zenbatu ditu orain arte Osasun sailak, atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuen arabera.

Asuncion Klinikan, berriz, 10 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzoko kopuru bera. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Alta, berriz, bi gaixok jaso dute, atzo bezala.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 107
  • Amasa-Villabona 27
  • Ibarra 21
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!