Koronabirusa

Azken lau egunetan lau positibo bakarrik

Ataria 2020ko apirilaren 22a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, COVID-19 kasu berririk ez da suertatu azken bi egunetan. 

Tolosaldean 215 positibo zenbatu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuen arabera.

Asuncion Klinikan, berriz, 10 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bi gutxiago. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Alta, berriz, bi gaixok jaso dute.

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 107
  • Amasa-Villabona 26
  • Ibarra 21
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!