Koronabirusa

Abaltzisketara eta Orexara doazen autobusak, eskaripekoak

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Covid-19aren eraginez, eskualdeko Lurraldebuseko hainbat autobus lineatan zerbitzuak murriztu dituzte, eta gaurtik aurrera eta lanegunetan Tolosa-Amezketa-Abaltzisketa eta Tolosa-Lizartza-Orexa ibilbideak egiten dituzten autobus zerbitzu gehienak eskaripekoak izango dira. 

T001 eta T003 ibilbidea egiten dituzten autobus gehienak eskaripekoak izango dira gaurtik aurrera. Hau da zerbitzua jatorritik irten baino 60 minutu lehenago deitu behar da 900 300 340 telefono zenbakira.

Gaurtik hortaz, eta lanegunetan bakarrik, Tolosa-Abaltzisketa (T001) ibilbideko 07:50eko Tolosako irteera eta Abaltsizketako 08:15eko irteera ez dira eskaripekoak izango, baina bai gainontzekoak. Hau da, Tolosako 10:05, 13:10, 18:10 eta  20:30eko irteerak eskaripekoak izango dira, eta baita Abaltzisketako 10:30, 13:35, 18:35 eta 20:55eko irteerak ere. 

Tolosa-Orexa (T003) ibilbideari dagokionez Tolosako lehen irteera 09:00etan izango da eta ez da eskaripekoa izango. Eta Orexako lehen irteera 07:20ean izango da, eta hau ere ez da eskaripekoa izango. Bai ordea, beste guztiak; hau da, Tolosatik 10:30ean, 13:15ean eta 15:35ean ateratzen diren autobusak eskaripekoak izango dira, eta baita Orexatik 10:50ean, 13:35ean eta 16:00etan ateratzen direnak ere. 

Hemen eskualdeko Lurraldebus zerbitzu guztien ordutegiak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!