Koronabirusa

Hiru txistu, presoen salbuespen egoera salatzeko

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Hileko azken ostirala izango da honakoa eta hori dela eta deialdi berezia egin dute Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak; leiho edo balkoietara atera, txistu egin 3 aldiz eta bideoan grabatzea. 

Azken ostiraletako elkarretaratzeak ere bertan behera geratu dira eta beraz, ostiral honetan, hilak 24, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko etxeko leiho eta balkoietara ateratzeko deia egin dute Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak.

Ostiralean 19:30etik aurrera etxeko leiho eta balkoietara atera, hiru aldiz txistu egin eta bideoan grabatzeko deia egin dute. Bideo horiek horizontalean grabatzeko eskatu dute eta ondoren, prentsa@sare.eus helbidera edo 678 13 74 05 telefono zenbakira bidaltzeko, edota sare sozialetan #etxeannahiditugu traolarekin partekatzeko deia ere egin dute. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!