Koronabirusa

Kasu berririk ez Osasun sailaren datuen arabera

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Atzo iluntzeko 20:00ak bitarteko datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Eskualdean ez da COVID-19 kasu berririk agertzen.

Tolosaldean 215 positibo zenbatu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00 arteko datuen arabera.

Asuncion Klinikan, berriz, 12 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo bezala. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 107
  • Amasa-Villabona 26
  • Ibarra 21
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!