Koronabirusa

Alegia eta Abaltzisketa arteko autobus zerbitzuan aldaketak izango dira gaurtik aurrera

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Covid-19aren eraginez, Alegiatik Abaltzisketara pasatzen den autobus lineako hainbat zerbitzu eskaripekoak izango dira, hau da, aurrez eskatu beharko dira gaurtik aurrera.

Lurraldebuseko autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte gaurtik aurrera, koronabirusa dela eta. Alegia, Amezketa eta Abaltzisketarako bidea egiten duten autobusak eskaripekoak izango dira.

Alegiako kasuan, Tolosa eta Abaltzisketa arteko ibilbidea egiten duen TO01 lineak izango dituen aldaketek eragingo dute. Horrela, astelehenetik ostiralera eskainiko diren bost zerbitzuetatik lau eskaripekoak izango dira. Erabiltzaileek zerbitzua jatorritik abiatu baino ordubete lehenago arte deitzeko aukera izango dute. 900 300 340 telefono zenbakira deitu beharko dute erabiltzaileek.

Aldiz, Tolosatik 07:50ean eta Abaltzisketatik 08:15ean abiatzen diren zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira. Hortik aurrerakoak telefonoz eskatu beharko dira. Hemen telefonoz eskatu beharrekoak.

Tolosako irteera ordua: 10:05 / 13:10 / 18:10 /20:30
Abaltzisketako irteera ordua: 10:30 / 13:35 / 18:35 /20:55

Asteburuei eta jai egunei ere eragingo die. Hilaren 26tik, igandetik aurrera, asteburu eta jaiegunetako zerbitzu hauek ere telefonoz eskatu beharko direla jakinarazi dute.

Tolosako irteera ordua: 08:55 / 14:35 / 20:30
Abaltzisketako irteera ordua: 09:25 / 15:00 / 20:55

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!