Ipuinak ez dira geldituko

Ipuinak isildu, entzun daitezen

Ataria 2020ko apirilaren 22a

Ipuin kontalariak ere greba digitalera batzen dira.

Ane Gebara: "Ipuin kontalariok greba digitalera batzen gara. Zaindu nahi ditugulako, kultura, sortzaileak eta herria. Modu duin batean kontatu nahi dugulako eta modu duinean ere bete nahi ditugulako oholtzak eta belarriak, ipuinez eta kontakizunez. Etorkizuna imaginatzeko eta ez egoteko bakarrik erantzun soil eta bakar bat. Horretarako, ondo kontatzeko, bi egunez isilduko gara ipuin kontalariak, beste hainbeste sortzailerekin. Eta gu isilduko gara, gure isiltasuna, oihartzuna izan dadin."

Dorleta Kortazak: "Hitzak dira ipuin kontalarien lan tresna eta hitzen arteko tarteak ere bai. Isiltasunak. Isiltasuna erabiltzen dugu pertsonai bati garrantzia emateko, edo momentu konkretu bati lupa jarri nahi diogunean. Eta orain ere, isildu egingo gara. Ipuinak isildu, ipuinak entzuteko, ipuinak kontatzen jarraitu ahal izateko."

May Gorostiaga: "Kaixo lagunok. Egun berezi hauetan, narratzaileok asko daukagu esateko. Horrexegatik hain justu, isilduko gara. Apirilaren 21 eta 22, greba digitala. Ipuina isildu, ipuina entzun dadin."

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!