Koronabirusa

Positibo berri bat eskualdean

Ataria 2020ko apirilaren 20a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, COVID-19-arekin kutsatutako kasu berria Ibarrakoa da.

Tolosaldean 215 positibo zenbatu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00 arteko datuen arabera. Ondorioz, kasu positibo berri bat gehitu da zerrendara, Ibarrakoa.

Asuncion Klinikan, berriz, 12 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo bezala. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 107
  • Amasa-Villabona 26
  • Ibarra 21
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!