Koronabirusa

Hiru kasu positibo gehiago Tolosaldean

Ataria 2020ko apirilaren 19a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, COVID-19-arekin kutsatutako hiru herritarrak Tolosan antzeman dituzte.

Tolosaldean 214 positibo zenbatu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00 arteko datuen arabera. Hiru gaixo gehiago dira zerrendara batu direnak, eta hiru kasu positiboak Tolosan antzeman dituzte. 107 dira eskualde buruan zenbatutako kasuak eta gainerako herrietan atzoko datuak mantendu dira.

Asuncion Klinikan, berriz, 12 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bat gehiago. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 107
  • Amasa-Villabona 26
  • Ibarra 20
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!