Koronabirusa

Zortzi koronabirus kasu gehiago daude

Ataria 2020ko apirilaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, COVID-19 kasu berriak Tolosan, Amasa-Villabonan, Iruran eta Belauntzan agertu dira.

Tolosaldean 211 positibo zenbatu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuetan behintzat hori agertzen da. Hiruna kasu berri agertu dira Tolosan eta Amasa-Villabonan, eta kasu bana gehitu da Iruran eta Belauntzan.

Asuncion Klinikan, berriz, 11 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, eta atzo, lau gaixok jaso zuten alta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 104
  • Amasa-Villabona 26
  • Ibarra 20
  • Irura 17
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Belauntza 2
  • Albiztur 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!