Koronabirusa

Hiru positibo gehiago eskualdean, guztira 203 egon dira

Ataria 2020ko apirilaren 17a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren datuen arabera, COVID-19 kasu berriak Amasa-Villabonan, Iruran eta Zizurkilen agertu dira.

Tolosaldean 203 positibo neurtu ditu orain arte Eusko Jaurlaritzak, atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuetan behintzat hori agertzen da.

Asuncion Klinikan, berriz, 14 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta. Atzo ez zuen inork altarik jaso. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 101
  • Amasa-Villabona 23
  • Ibarra 20
  • Irura 16
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 6
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Albiztur 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!